Buruz Burukoa
Ez dute atzeratuko
Eskuz banakako finala Bengoetxeak jokatuko du Olaizolaren aurka
Erredakzioa
Honenbestez, Xalak ezin izango du finala jokatu, izan ere, enpresek partida ez atzeratzea erabaki dute.
Eskuz banakako finala ez da atzeratuko eta, ondorioz, Bengoetxeak jokatuko du finala Olaizolaren aurka ekainaren 19an, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Orain dela gutxi Xalari ebakuntza egin behar izan zioten apendizitisak jota.
Lekuineko pilotariak ez du osatzeko eta finalerako prestatzeko denbora nahikoa izango. Horrela, bere lekua Leitzako aurrelariak beteko du buruz buruko finalean.
Horrela erabaki du enpresen ligako epaile nagusiak. Borja Oses epailearen ustez, ezin da bermatu Xala uztailaren 3an finala jokatzeko moduan izango denik.
Herenegun apendizitis ebakuntza egin zioten Lekuinekoari. Idoatek hirugarren posturako partida ezin izan zuenez jokatu, Oinatz Bengoetxea arituko da ekainaren 19ko final nagusian.