Buruz Burukoa
Finalerako bost egun
Buruz Burukoa: Xala ez dago bakarrik
Erredakzioa
Pilotari talde batek idatzi bat helarazi du Iparraldekoari "erabateko babesa" eskainiz. Komunikatua sinatu dutenen artean Irujo, Barriola eta Titin daude.
Xalak eta bere abokatuak ez dute erabaki oraindik zer jarrera hartuko duten. Astearetan Hegoaldeko abokatuekin batzartu ziren Donostian hemengo legediak zer aukera ematen dizkion ezagutzeko pelotariari.
Aztertu egingo du egoera orain eta GAUR erabakia hartu eta plazaratu. Xala eta Aspe enpresaren artean ez da bilerarik egon. EPELek ( Eskuzko Pilota Enpresen Liga) bereari eusten dio eta azken muturreraino eramango dute joan den astean hartutako erabakia.
Xalak pilotazale askoren babesa dauka eta baita “lankide” ugarirena ere. Pilotari talde batek ohar bat idatzi du Iparraldekoari “erabateko babesa” erakutsiz. Pilotari, zale eta orohar kirolaren onurarako lehentasuna kirol merituei ematea eskatu dute aldi berean.
Komunikatua idatzi dutenen artean honako pilotariak daude: Jon Apezetxea, Asier Arruti, Abel Barriola, , Cecilio Valgañón, Miguel Capellán, Aitor Elkoro, Patxi Eugi, Sébastien Gonzalez, Fernando Goñi, Gorka Esteban, Mikel Idoate, Aritz Lasa, Oskar Lasa, Aritz Laskurain, Iñaki Larrinaga, David Merino, Miguel Merino, Peio Martínez de Eulate, Juan Martínez de Irujo, Aratz Mendizabal, Alberto Ongay, Julen Retegi, Julián Retegi, Mikel Olazabal, José Javier Zabaleta, Aitor Zubieta y Titín III