Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

GARRANTZIRIK GABEA

Ezkurdia vs Dario partida, bertan behera, errioxarraren lesioagatik

A. A. | EITB MEDIA

Bi pilotariek elkarren aurka jokatu behar zuten larunbat honetan, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hirugarren jardunaldiaren barruan, baina Ezkaraiko aurrelariaren lesioak eragotzi egingo du.

  • Dario pilotaria ETBren mikrofonoen aurrean

    Dario pilotaria ETBren mikrofonoen aurrean

Ezkurdiak eta Dariok larunbatean Labriten jokatu behar zuten partida ez da jokatuko, pilotari errioxarra lesionatuta dagoelako. Ezkaraiko aurrelariak eskua mindu zuen astearte honetan Azpeitian, Zabaletaren aurka jokatutako partidan (22-14 atzelariaren alde) eta ez dago jokatzeko moduan.

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hirugarren jardunaldiari zegokion partidak ez zuen sailkapenerako inolako garrantzirik; izan ere, Dariok, bi neurketa galdu ondoren (lehen jardunaldian Altunaren aurka amore eman zuen 22-19), jada ez zuen finalerdietara pasatzeko aukerarik; Ezkurdia, berriz, dagoeneko sailkatuta dago finalerdietara, Zabaletaren (22-21) eta Altunaren aurka (22-0) lortutako garaipenekin.

Aipatutako neurketa ez da asteburu honetan bertan behera geratu den bakarra; izan ere, Rezustaren eta Lasoren artekoa ere ez da jokatuko, nafarraren lesioagatik

Horrenbestez, honako hauxe da Buruz Buruko txapelketako asteburu honetako kartelera:

FINAL LAURDENETAKO LIGAXKAKO 3. JARDUNALDIA:

Maiatzaren 6an, Baños de Rio Tobian

B multzoa: Rezusta vs Laso* (Bertan behera) 

Maiatzaren 7an, Donostian

A multzoa: Altuna III.a vs Zabaleta

Maiatzaren 7an, Iruñean

A multzoa: Ezkurdia vs Dario* (Bertan behera)

Maiatzaren 8an, Bilbon

B multzoa: Jaka vs Artola

 

Bestalde, aipatu partidak bertan behera geratu ostean, honela geratuko dira zehaztuta jaialdiak:

Baños de Rio Tobiako ostiraleko jaialdia:

Zabala vs. Salaberria

Elezkano II-Tolosa vs. Victor-Rezusta

Iruñeko larunbateko jaialdia:

Bakaikoa-Eskiroz vs Larrazabal-Uriondo

Urrutikoetxea-Aranguren vs Agirre-Mariezkurrena II.a