Buruz Burukoa
Bizkaia pilotalekua
Martinez de Irujok oso haserre amaitu du finala
Erredakzioa
Aimar Olaizolak markagailuan alde egin dio Iberoko aurrelariari eta bere ezintasuna aulki batekin ordaindu du atsedenaldian.
Tanto berri bat galdu eta gero Iberoko aurrelaria atsedena hartzera joan da eta Patxi Eugi laguntzailearen alboan zegoen aulki bat txikitu du. Irujoren jarrera ikusita epaile bat txartel beltza atera dio. Horrek Iberokoaren haserrea areagotu eta txartela lurrera bota du aurrelariak.