Lau t'erdikoa
Olaetxearekin batera
Aimar Olaizolak azken entrenamendua egin du Ogeta pilotalekuan
Erredakzioa
Goizuetako pilotaria Mikel Olaetxearekin aritu da lanean Lau t’erdiko finala jokatuko den frontoian.
-
Aimar Olaizola Ogetan egindako entrenamenduan. Argazkia: EITB
Igande honetan jokatuko da Lau t’erdiko txapelketako finala Gasteizeko Ogeta pilotalekuan. Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea ariko dira nor baino nor txapelaren bila.
Finala hartuko duen Ogeta pilotalekuan entrenatu da Aimar Olaizola astelehen honetan. Finala jokatuko den frontoian egiten duen azken entrenamendua izan da Goizuetako pilotariarentzat.
Aimarrek Mikel Olaetxea izan du lagun entrenamenduan. Lan ona egin dute, eta Olaizola II.a prest dago Oinatz Bengoetxeari aurre egiteko.
Olaetxeak adierazi duenez, Aimarrek sakeak eramatea landu du: "Sake gehienak nik egin ditut, eta berak sakeak eramatea landu nahi izan du. Nahiz eta sake gehienak nik egin ditudan, ezin izan diot irabazi", aipatu du Olaetxeak.
Olaizola II.ak amaitu dite Ogetan egin beharreko entrenamenduak. Ostegunean izango du material aukeraketa, eta orduan beste ordu laureen entrenatuko du Ogetan. "Pilotalekuko lana eginda dago. Orain mantentzea dut helburu, eta eskuak ez mintzea. Ostegunean material aukeraketa dugu, ordu laureen bat entrenatu, eta listo", adierazi du Aimar Olaizolak.