Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finala, abenduaren 16an

Bengoetxea: 'Oso ahul nago eta finala bertan behera uztea eskatu dut'

Erredakzioa

Nafarroako pilotariak ezin izan du Oguetako lan saioa burutu, iragan asteburutik gastroenteritisak eta sukarrak jota baitago. Finala abenduaren 16an, igandean, jokatuko dute.

01:12
Bengoetxea: 'Oso ahul nago eta finala bertan behera uztea eskatu dut'
Oinatz Bengoetxeak 2012ko Lau t’erdiko Txapelketako finala bertan behera uztea eskatu du, pilotaria iragan asteburutik gastroenteritisak eta sukarrak jota baitago. Honela, Olaizola II.aren aurkako final handia abenduaren 16an, igandean, jokatuko du leitzarrak.

Bengoetxea VI.ak "oso ahul" dagoela onartu du, eta ezin izan du Belokirekin entrenamendua burutu Gasteizko Ogueta pilotalekuan.

Aimar Olaizolak finala atzeratzea eskatu zuen, eta data abenduaren 9ra aldatu behar izan zuen Pilota Liga Profesionalak. Oinatz Bengoetxeak bigarren atzeratzea eskatu du, eta finala abenduaren 16an jokatuko dute. Goizuetakoak astelehenean lan saioa egin zuen Oguetan, eta bizkarreko mina gainditu duela onartu zuen.

Ogueta bete egingo da

Lau t'erdiko final handia ikusteko sarrera guztiak agortuta daude, pasa den ostiralean kantxako azkenenko txartelak saldu baitziren. Hala ere, zaleek Aimar Olaizolaren eta Oinatz Bengoetxearen arteko finala ikusteko astebete gehiago itxaron beharko dute.