Lau t'erdikoa
Finala
2025eko Lau t'erdiko finala Bizkaia frontoian jokatuko da, Bilbon
EITB
Txapela jokoan egonen den partida, aurretik ezarrita zegoen bezala, azaoraren 16, igandean, jokatuko da.
-
Unai Lasok lortu zuen txapela 2024an, Argazkia:EFE
2025ko Lau t'erdiko txapelketaren final handia Bizkaia frontoian jokatuko da, Bilbon, Aspek eta Baikok astearte honetan iragarri duten bezala. Txapela jokoan egonen den partida, aurretik ezarrita zegoen bezala, azaoraren 16, igandean, jokatuko da.
Baikok eta Aspek iragarri dutenez, final handirako sarrerak ostegun honetatik salgai egonen dira. Urriaren 16an 14:00etan izango dira salgai.
Txapelketa, momentu honetan, final-laurdenetako ligaxkaren borroka betean dago.


