Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Konfirmatuta

Irujoren eta Bengoetxearen arteko finalerdia atzeratu da

Erredakzioa

Iberoko pilotariak lesioa du eskuin eskuko hatz erakuslean, eta gaur azken proba egin du, pilotalekuan. Neurketa abenduaren 1ean jokatuko da.

1:29

Juan Martinez de Irujok lesioa du eskuin eskuko hatz erakuslean, eta gaur entrenamendua egin du. 40 minutu aritu da jo eta su, eta, azkenean, Oinatz Bengoetxearen kontrako partida, 2013ko Lau t’erdiko finalerdikoa, atzeratzea erabaki du.

Partida igandean jokatu behar zuten, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, baina Iberokoak norgehiagoka atzeratzea eskatu du, eta abenduaren 1ean jokatuko da.