Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

2013

Asteburuan 4 t'erdiko finala jokatuko duten pilotariak ezagutuko dira

Erredakzioa

Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak igandean jokatuko dute eta Aimar Olaizola eta Ekaitz Saralegi larunbatean lehiatuko dira.

  • Olaizola eta Irujo.

    Olaizola eta Irujo. Argazkia: EFE

Juan Martinez de Irujoren eta Oinatz Bengoetxearen arteko finalerdia Eibarko Astelena pilotalekura aldatu dute. 2013ko Lau t’erdiko finalerdia Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko zela esan zuten, baina azkenean Eibarren jokatuko da, abenduaren 1ean.

Aimar Olaizola eta Ekaitz Saralegi nor baino nor gehiago arituko dira Iruñeko Labrit pilotalekuan, larunbatean, 17:30etik aurrera. Goziuetako pilotariak Amezketako aurrelaria gainditu beharko du, Lau t’erdiko Txapelketako titulua finalean defendatu nahi badu.