Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finala

Olaizola II.a eta Irujo, pozik materialarekin

Erredakzioa

Bi pilotari hauek Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko dute datorren larunbatean Ogeta pilotalekuan, eta gustura azaldu dira aukeratu dituzten pilotekin.

  • Olaizola II.a eta Irujo. Argazkia: EiTB

    Olaizola II.a eta Irujo, material aukeraketan. Argazkia: EiTB

Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok datorren larunbatean jokatuko dute Lau t'erdiko txapelketako finala, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta asteazken honetan materiala aukeratu dute finala jokatuko den frontoi berean. Material aukeraketan ez da ez arazorik ez kexarik izan. Bi pilotariak gustura geratu dira final handirako aukeratu dituzten pilotekin.

"Pilota biziak aukeratu ditugu biok. Pilotak biziak dira, baina distantzia eta frontoi honetarako egokiak dira", esan du Olaizola II.ak. Juan Martinez de Irujok, ordea, ez du materialaz hitz egin, baina baikor azaldu da finalari begira: "Aurkariaren sakeak ondo eramango ditudala uste dut, eta ziur nago partida ona egingo dudala".