Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

16an jokatuko da

Irujo-Saralegi partida atzeratu da

Erredakzioa

Ekaitz Saralegik haustura du ezkerreko eskuan eta bere partida atzeratzea eskatu du.

  • Ekaitz Saralegi. Argazkia: EITB

    Ekaitz Saralegi. Argazkia: EITB

2014ko 4 t'erdiko Txapelketako finalerdietarako sailkatzeko aukera dute pilotari guztiek, halere, partida guztiak ez dira asteburu honetan jokatuko.

Ekaitz Saralegiren eta Martinez de Irujoren arteko neurketa hilaren 16an jokatuko da Saralegik haustura baitu ezkerreko eskuko atzamar batean.

A MULTZOA

Olaetxeak Bengoetxearen kontra 16 tanto egitearekin nahikoa du. Ezkurdiak Olaizola gainditzen badu ere sailkapena lortuko du Olaetxeak.

Olaizola sailkatuko da Ezkurdiari irabazita.

Olaetxeak eta Ezkurdiak irabazten badute, Olaetxea, sailkatuta. Orduan berdinketa emango litzateke Olaizola, Bengoetxea eta Ezkurdia pilotarien artean. Olaizolaren eta Ezkurdiaren partidako emaitzak erabakiko luke sailkatutako pilotaria hiruren artean.

Azkenik, Bengoetxeak Olaetxearen kontra  22-15 irabazten badu finalerdietako txartela lortuko du.

OLAIZOLA II - EZKURDIA

BENGOETXEA VI - OLAETXEA

1. OLAETXEA 2 irabazi 0 galdu
2. OLAIZOLA II 1 1
3. BENGOETXEA VI 1 1
4. EZKURDIA 0 2

B MULTZOA

Saralegi sailkatuko da Irujori 18 tanto egiten badizkio. Gutxiago egiten baditu Xalaren porrota Retegiren kontra behar du.

Irujok nahikoa du sailkatzeko Saralegik 17 tanto edo gutxiago egiten baditu bere aurka jokatu behar duen partidan.

Retegik ere bere aukerak ditu: Irujoren porrota eta era berean Xalari 11 tantogatik irabazi behar dio.

Xalak bere partida irabazi eta beste neurketaren emaitza itxaron beharko du.

MTZ DE IRUJO - SARALEGI

RETEGI BI - XALA

1. SARALEGI 2 irabazi 0 galdu
2. XALA 1 1
3. MTZ. de IRUJO 1 1
4. RETEGI BI 0 2