Lau t'erdikoa
Labriten
Bengoetxea finalerdietarako sailkatu da (22-9)
Erredakzioa
Leitzakoak erraz gainditu du Mikel Olaetxea, eta gipuzkoarrak Ezkurdiaren garaipena behar du Aimar Olaizolaren aurkako partidan finalerdietarako sailkatu ahal izateko.
-
Bengoetxearen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Oinatz Bengoetxeak Lau t'erdikoaren finalerdietarako txartela lortu du, Labriten jokatutako partidan Mikel Olaetxea gaindituta (22-9).
Leitzako pilotariak garaipen erraza eskuratu du, eta aurrera egin du txapelketan. Olaetxeak, bestalde, Ezkurdiaren garaipena behar du Aimar Olaizolaren aurkako partidan finalerdietarako sailkatu ahal izateko.