Lau t'erdikoa
Final-laurdenak
Ekaitz Saralegik ez du Irujoren aurkako partida jokatuko
L.E. | eitb.eus
Amezketarrak 40 minutuko proba egin ostean hartu du ez jokatzeko erabakia. Ondorioz, Irujo Lau t’erdiko finalerdietan da dagoeneko.
Ekaitz Saralegik Lau t'erdiko txapelketako larunbateko partida ez jokatzea erabaki du ostegun honetan proba egin ondoren.
Pilotari amezketarrak Juan Martinez de Irujoren aurka neurtu behar zituen indarrak Labriten, baina, antza, ezker eskuko atzamarrean duen hausturak gutxieneko maila ematea galarazten dio.
Saralegik 40 minutuko saioa egin du Beotibarren, Mikel Olaetxearekin batera, partida ez jokatzeko erabakia hartu aurretik.
Ondorioz, Irujo finalerdietarako sailkatuta dago jada, eta Saralegik zain egon beharko du oraindik.
Txapelaren bila arituko den laukotea osotuko duten beste bi pilotarien izenak asteburuan iragarriko dituzte.
Ostiralean Oñatin (Gipuzkoa), Xalak Julen Retegiri irabazten baldin badio, bere helburua lortuko luke, zuzenean kanporatua izango baitzen. Baina Retegi Bik estatistikak hautsi eta Xalari irabaziz gero, Saralegik eramango zukeen garaipena bizkar gainean daramatzan bi garaipenengatik.
Donostiako Atano III.ean emango da bukatutzat txanda. Bertan, Aimar Olaizolak aukera handiak ditu garaile irteteko, eta beraz, Joseba Ezkurdiari irabaziz gero, finalerdietan sartuko litzateke goizuetarra.