Lau t'erdikoa
Abenduaren 14an
Bilbok hartuko du kaiolaren final handia
Erredakzioa
Juan Martinez Irujoren eta Aimar Olaizola II.aren arteko partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko.
Pilotako Liga Profesionalak jakitera eman du Bilboko Bizkaia frontoia izango dela 2014ko 4 t'erdiko txapelketaren finala hartuko duen pilotalekua.
Aurrez aurre arituko dira azken urteetako pilotari onenak: Juan Martinez Irujoren eta Aimar Olaizola II.a.
17:00etan hasiko da jaialdia eta sarrerek honako salneurriak dituzte:
• Kantxako butaka: jesarlekuak 1-48: 100 euro.
• Kantxako butaka: jesarlekuak 49-72: 70 euro.
• 1. pisua (palkoa): 100 euro.
• 2. pisua: 60 euro.
• 3. pisua: 50 euro.
• Errebotean: 40 euro.
Abenduaren 2tik salgai izango dira goizeko 10:00etatik www.ticketea.com eta www.ticketmaster.es webgunetan.