Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenetako ligaxka

Juan Martinez de Irujo, finalerdietara

L.E. | eitb.eus

Iberoko pilotaria Retegi Biri gailendu zaio Labriten, 22 eta 15. Partidaren bigarren zatian hobea izan da Irujo. Eratzungo gaztea, berriz, txapelketatik kanpo geratu da.

1:04

Juan Martinez de Irujo Lau t'erdiko finalerdietarako sailkatu den bigarren pilotaria da, Mikel Urrutikoetxeak iragan asteburuan lehen txartela lortu ostean.

Irujo 22 eta 15 gailendu zaio Retegi Biri Labriten. Eratzungoak ez dio inoiz irabazi Iberokoari, eta gaur aukera ona izan du, baina ez du aprobetxatzen jakin.

3-7 aurreratu da Julen Retegi, eta 7 eta 10 ere izan da aurretik. Irujok opari asko egin dizkio errestoan. Konfiantza falta nabaritu zaio.

Baina Retegi Bi ondoen ari zenean, sakean bi falta egin ditu eta horrek norgehiagokatik atera du eratzundarra.

Bigarren zatian erritmoa moteldu egin da, baina Irujo aurkaria baino gehiago izan da. 7 eta 0eko partzial batek neurketa erabakita utzi du Juan Martinez de Irujoren alde (20-14).

Azkenean, 22 eta 15. Irujo finalerdietan da, bere aurkaria zein izango den jakiteko zain.

jakiteko zain.