Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Lesioa

Altuna 2 edo 3 asterako baja da, eta ez dago baztertuta Lau t'erdikorako

eitb.eus

Jokin Altunak 'II graduko zuntz-haustura txikia du ezker besoko bizeps brakialean', Aspe enpresak publikatutako osasun-parteak dioenez.

  • Jokin Altuna. Argazkia: EiTB

    Jokin Altuna. Argazkia: EiTB

Jokin Altunak 2 edo 3 aste emango ditu kantxetatik kanpo eta ez dago baztertuta Lau t'erdiko Txapelketarako. Altunak utzi egin behar izan zuen San Mateo Txapelketako finala, min hartuta. Andoni Aretxabaletarekin bikotea osatu zuen, baina ezin izan zuen amaitu txapeldun izan ziren Joseba Ezkurdiaren eta Ander Imazen aurkako neurketa.

"Jokin Altunak II graduko zuntz-haustura txikia du ezker besoko bizeps brakialean. Fisioterapia tratamenduari ekingo dio. Bajan emango duen epea 2 eta 3 aste artekoa izango da", jakinarazi du Aspe enpresak osasun-parte baten bitartez.

Bestalde, Aspek jakinarazi du Altunak ez duela Codere Mastersa jokatuko, eta Danel Elezkanok ordezkatuko duela.