Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Asteburu honetan

4 t’erdiko txapelketako finalerdietarako txartela, jokoan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Asteburu honetan, final-laurdenetako kanporaketan lehiatuko diren pilotariak, nor baino nor gehiago arituko dira finalerdietan aritzeko hiru txartelen bila.

  • Artola, Lau t'erdiko txapelketan. Argazkia: EITB

    Artola, Lau t'erdiko txapelketan. Argazkia: EITB

Lau t’erdiko txapelketa aurrera doa etengabe eta berarekin batera, finalerdietan parte hartuko duten pilotarien izenak ezagutzeko unea ere bai. Izan ere, hiru txartel daude jokoan txapelketako azken aurreko kanporaketan jokatu ahal izateko eta horien bila arituko dira, nor baino nor gehiago, final-laurdenetako azken jardunaldi honetan.

Azpimarragarria da ere, Altuna sailkatuta dagoela jada, eta beraz, Victorren aurka Irunen jokatuko duen partidak ez duela inolako garrantzirik sailkapenari begira. Hortaz, jokoan dauden hiru txartelak hurrengo pilotarien artean jokatuko dira; alegia, Ezkurdiaren eta Artolaren artean Balmasedan, Jaka eta Peio Etxeberriaren artean Tolosan eta Oinatz Bengoetxea eta Unai Lasoren artean Labriten.

Hona hemen ikusgai izango dituzuen final-laurdenetako azken jardunaldiko partiden zerrenda:

- Ezkurdia - Artola, ostiral honetan, 20:30ean, Balmasedan. Ikus ezazue, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.

- Victor - Altuna III, ostiral honetan, 20:00etan, Irunen.

- Bengoetxea VI - Laso, larunbat honetan, 17:45ean, Labriten. Ikus ezazue, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

- Jaka - Peio Etxeberria, igande honetan, 17:00etan, Tolosan. Ikus ezazue, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian.