Lau t'erdikoa
Labriten
Aimar Olaizolak finalerdietarako txartela erdietsi du
Erredakzioa
Goizuetakoak Gonzalez gainditu du 22-15eko markagailuarekin. Aimarrek gaizki hasi du partida, baina minutuek aurrera egin ahala hobera egin du.
Aimar Olaizola Lau t'erdiko finalerdietarako sailkatu da, Labriten, Sebastien Gonzalez mendean hartuta (22-15).
Gaizki hasi du Goizuetakoak partida eta Gonzalez, eroso, nagusi izan da lehen minutuetan. Partidako lehen berdinketa 7-7koa izan da.
Aimarren jokoak hobera egin du minutuek aurrera egin ahala. 14-10 aurreratu da markagailuan. Baina Azkaineko pilotariak ez du amore eman.
Dena den, Aimarren pilotakada luzeek eta eskuinarekin egindako sotamano batek garaipena eman diote. 20-15ekoa Gonzalezen akatsa izan da.
Igandean final-laurdenetako Xala-Titin eta Bengoetxea-Martinez de Irujo (zuzenean 17:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.com-en) partidak jokatuko dira.