Lau t'erdikoa
Inkesta eitb.com-en
Irujo da txapela irabazteko faboritoa
Erredakzioa
Iberokoak botoen % 55 jaso ditu; % 45en ustez, Aimar Olaizola izango da Lau t'erdikoaren irabazlea. Finala zuzenean ETB1ean eta eitb.com-en igande honetan.
-
Juan Martinez de Irujo, artxikoboko irudia. Argazkia: EFE
Irujo da faborito nagusia eitb.com-ek erabiltzaileei egindako inkestaren arabera. %55en ustez Iberokoak irabaziko du. Aimarrek botoen %45 jaso ditu.
Lau t’erdiko Txapelketan eroso jokatzen ez duela aitortu zuen Irujok duela aste batzuk, baina finalean sartu da eta irabazteko aukera pilo omen ditu.