Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

2021

Elordi-Artola partidarekin hasiko da 4 t'erdikoa Mallabian

EITB MEDIA

Bilbon egin da aurkezpen ekitaldia eta aurreneko partida ostiralean izango da. Finala azaroaren 14an jokatuko da Bizkaia frontoian.

1:37
4 t'erdikoa

4  t'erdiko txapelketa urteko garrantzitsuenetarikoa da eta bere aurkezpena astearte honetan egin da Bilbon.

FINAL-ZORTZIRENAK

Final-zortzirenak jardunaldi baten jokatuko dira, urriaren 1etik 4ara bitartean:

Urriak 1, Mallabia: Elordi-Artola (A)

Urriak 2, Donostia: Laso-Peña II.a (C)

Urriak 3, Lekeitio: Urrutikoetxea-Victor (B)

Urriak 4, Tolosa: Etxeberria-Elezkano (D)

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA

Final-laurdenetako ligaxka bakoitzak bi partida izango dituzten hiru jardunaldietan ospatuko da. Final-laurdenetako ligaxka honetako jardunaldiak 2021ko urriaren 10, 17 eta 24ko asteburuen artean jokatuko dira.

Final-zortzirenetako kanporaketetako irabazleak final-laurdenetako ligaxkara sailkatuko dira. Une horretan sartuko dira lehian multzoburuak. Pilotariak bi multzotan banatuko dira, eta bi partidako hiru jardunaldi izango dira, urriaren 10, 17 eta 24ko asteetan jokatuko direnak.

1. jardunaldia

Urriak 8, Balmaseda: (D) vs Bengoetxea VI.a

Urriak 9, (herria zehaztu gabe): (C) vs Ezkurdia

Urriak 10, Eibar: (A) vs Altuna II.a

Urriak 12, Tolosa: (B) vs Jaka

FINALERDIAK

Finalerdietako fasea jardunaldi bakarrean jokatuko da urriaren 31ko astean. Finalerdietarako sailkatuko diren pilotariak final-laurdenetako fasean A eta B taldeetan 1. eta 2. sailkatu direnak izango dira.

FINALA

Azaroaren 14an, Bilboko Bizkaia frontoian.

Azken irabazleak

2020an, nahiz eta koronabirusaren pandemia izan, txapelketa jokatu egin zen eta Jokin Altunak finalean aise irabazi zion Erik Jakari (22-9).

2020, Altuna III.a - Erik Jaka, 22 - 9

2019, Ezkurdia - Altuna IIII.a, 22 - 16

2018, Ezkurdia - Altuna III.a, 22 - 17

2017, Altuna III.a - Urrutikoetxea, 22 - 21

2016, Bengoetxea VI.a - Altuna IIII.a, 22 - 21

2015, Urrutikoetxea - Martinez de Irujo, 22 - 20

2014, Martinez de Irujo - Olaizola II, 22 - 17

2013, Olaizola II.a - Martinez de Irujo, 22 - 16

2012, Olaizola II.a - Bengoetxea VI.a, 22 - 9

2011, Olaizola II-a - Martinez de Irujo, 22 - 12