Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

2021/12/14

18:23

Lau t'erdikoa

Emakume Master Cup

Arrillagak eta Aldaik Lau t'erdiko txapela izango dute jokoan, igandean

EITB Media

Miriam Arrillaga eta Amaia Aldai elkarren aurka ariko dira Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko Txapelketako finalean, abenduaren 19an. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute finala, 12:00etan.

0:48
Arrillaga eta Aldai, prest igandeko finalerako
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miriam Arrillagak eta Amaia Aldaik jokatuko dute Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko Txapelketako finala, igandean (abenduak 19), Mungiako Udal Pilotalekuan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute finala, 12:00etan.

Arrillaga da txapelketa honetako azken irabazlea eta titulua defendatuko du. Finalerdietan Enara Gaminde mendean hartuta (22-15) lortu zuen finalerako txartela. Aldaik, aldiz, lehenengoz jantzi nahi du txapela modalitate honetan, eta finalerako sailkapena eskuratu zuen finalerdietan Olatz Arrizabalagari irabazita (22-19).

Lau t'erdiko finala astearte honetan aurkeztu da Mungian eta EITB Mediak protagonistekin hitz egin du. Miriam Arrillaga ondo iristen da finalera: "Fisikoki eta mentalki ondo iristen naiz. Txapelketa konfiantzarik gabe hasi nuen, baina partidak jokatu ahala hobeto aurkitu naiz".

Bestalde, Amaia Aldaik argi du psikologikoki inoiz baino hobeto dagoela: "Agian jokoz oraingo mailan lehenago ere egon naiz, baina psikologikoki eta mentalki inoiz baino hobeto nago, eta hori oso garrantzitsua da pilotan jokatzeko".

Igandean jakingo dugu nor izango den Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko txapeldun berria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;