Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

FINALA

Amaia Aldaik hirugarrenez jarraian irabazi du Lau t'erdiko txapela

EITB MEDIA

Dimoztarra Goiuri Zabaleta 14 urteko leitzarrari gailendu zaio Durangon, 22 eta 13. Aldai nagusi izan da, baina Zabaletak kalitatezko tantoak egin ditu.

1:29
Amaia Aldai eta Goiuri Zabaleta

Amaia Aldai aurreko bi urteetako Lau t'erdiko txapelduna nagusitu da Durangon, Goiuri Zabaletaren aurka jokatutako finala 22 eta 13 irabazita. Bizkaitarrak faboritotzat jotzen zuten aurreikuspenak bete ditu, eta nagusi izan da kantxan. 14 urteko nafarrak, aldiz, galtzaile atera arren, joko ederra eta ausardia erakutsi ditu.

Banakoa izan da final osoan izan den berdinketa bakarra. Zabaletak, hala ere, ez dizkio gauzak erraz jarri txapeldunari, azken emaitzak alde zabala erakutsi arren. Dimoztarrak izan duen lehen alde esanguratsua 6 eta 1ekoa izan da, baina nafarrak 7 eta 6koa jarri du markagailuan, piloteoan eroso dabilela erakutsita.

Esperientziaz eta indar fisikoaz baliatuta, Amaia Aldaik aurrea hartu du berriro markagailuan; 14 eta 7 jarri da, baina tanto gehienak asko landu behar izan ditu. 14 eta 9koa tanto ederra izan da, finaleko onena. Txapela gero eta gertuago zuen Amaiak.

Emaitzak konfiantza eman dio Aldairi, eta 19 eta 9 aurreratu da, 10 tantoko aldea lortuta. Zabaletak beste lau tanto egin ditu, azken emaitza 22 eta 13an uzteko.

Aldaik merezimendu osoz irabazi du Lau t'erdiko txapela, hirugarrenez jarraian, kaiolako erregina dela berretsita.

Finaleko tanto guztiak: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 5-1, 6-1, 6-2, 6-3, 7-3, 7-4, 7-5, 7-6, 8-6, 9-6, 10-6, 11-6, 12-6, 12,7, 13-7, 14-7, 14-8, 14-9, 15-9, 16-9, 17-9, 18-9, 19-9, 19-10, 20-10, 20-11, 20-12, 20-13, 21-13, 22-13.