Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Irujok ez dio Barriolari aukerarik eman eta sailkapena lortu du

Erredakzioa

Iberoko aurrelariak partida bikaina jokatu eta zenbait tantotan zorte pixkat izan du. Barriola saiatu da, baina Irujoren jokoari ezin izan dio eutsi.

03:38
Irujok Barriolari irabazi dio eta finalerdietarako sailkatu da

Juan Martinez de Irujo Abel Barriola 22-10 hartu du mendean, Lau T'erdiko Txapelketako final-laurdenetan, Astelena pilotalekuan.

Iberoko aurrelariak neurketa ikaragarria jokatu du eta ez dio Leitzako atzelariari aukerarik eman. Horrela, Irujok finalerdietarako txartela lortu du. Aimar Olaizola izango du aurkari Irujok.

Irujok hasieratik agindu du eta ez dio Barriolari markagailuan aurrea hartzen utzi. Leitzako atzelariak Irujo gertu izan du zenbait unetan (6-7), baina Iberokoak zorte pixkat izan du tanto batzutan.

Barriola 10. tantoan harrapatuta geratu da eta Irujo zuzenean 22ra joan da. Aurrelariak atzelaria azpiratu du norgehiagokaren azken tartean eta Barriola indargabe azaldu da.