Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

22-6

Aimar Olaizolak aise irabazi dio Xalari

Erredakzioa

Goizuetako pilotariak erakustaldia eman du Tolosako Beotibarren, 22-6 irabazita. Partidarik galdu gabe bukatu du final-laurdenetako ligaxka, eta Irujo izango du aurkari finalerdietan.

01:07
Olaizola eta Xala

Aimar Olaizolak erakustaldia emanda itxi du Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Tolosako Beotibar pilotalekuan, 22-6 irabazi dio Xalari.

Olaizola II.ak final-laurdenetako ligaxkan jokatu dituen hiru partidak irabazi ditu. Astelehen honetan hasieratik amaierara jaun eta jabe izan da Goizuetako pilotaria. Xalak ezin gutxi egin ahal izan du, eta Aimarrek azkar utzi du partida erabakita.

Datorren asteburuan jokatuko dira finalerdiak, eta Aimar Olaizolak Juan Martinez de Irujo izango du aurkari. Finaletan ikustera ohituta daude bi pilotari hauek, baina oraingoan finalerako txartela bilatzeko lehiatuko dira finalerdietan.