Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Berriro ere atzeratu?

4 t'erdiko finala arriskuan da berriro ere

Erredakzioa

Bengoetxea gaixorik omen dago. Gaur 12:00etan entrenamendua dauka Oguetako pilotalekuan eta orduan jakingo da zer nola erabakia hartuko den.

  • Oinatz Bengoetxea gaixorik omen dago. Argazkia: EITB

    Oinatz Bengoetxea gaixorik omen dago. Argazkia: EITB

Radio Euskadik jakitera eman duenez Oinatz Bengoetxea gaixorik dago, birus batek jota.

Gaur, goizeko 12:00etan, Leitzako pilotariak azken entrenamendua egin behar zuen finala jokatuko baino lehen Oguetako pilotalekuan, beraz, ordura arte itxaron beharko da jakiteko Bengoetxea nola dagoen eta zer nolako erabakia hartzen den.

Bigarren atzerapena?

Aimar Olaizolak minduta amaitu zuen Irujoren aurka jokatu zuen partida, eta atzerapena eskatu zuen. Hori dela eta abenduaren 9a arte atzeratu zen, halere, orain, Bengoetxea gaixorik da eta berriro ere atzeratu daiteke final handia.

Sarrerak, agortuta

Ogueta pilotalekua lepo beteko da Lau T'erdiko Txapelketaren finala hartzeko. Olaizolak eta Bengoetxeak datorren igandean jokatu behar duten finalean (jokatzen bada). Kantxako sarrerarik garestienak ostiralean agortu ziren.

Olaizola ostegunean entrenatu zen Gasteizko pilotalekuan, Jorge Ricorekin batera. Laugarren eta bosgarren koadroetatik "nahiko ondo" piloteatu eta gero, astelehenerako bizkarreko mina guztiz desagertzea espero zuela aitoru zuen Goizuetako aurrelariak.

4 t'erdiko finala atzeratu da