Pilota
Berritzea
Iñaki Artolak kontratua berritu du Baikorekin, 2028ra arte
EITB MEDIA
Alegiako pilotariak hiru urterako kontratua sinatu du enpresarekin. Artolak datorren astelehenean ekingo dio Binakako Txapelketari, Tolosako Beotibarren, Imazekin batera, Laso eta Albisuren aurka jokatzeko.
-
Iñaki Artola, pilotaria
Iñaki Artolak hiru urterako kontratua sinatu du Baikorekin, 2028ra arte, enpresak asteazken honetan ohar bidez jakinarazi duenez. Alegiako aurrelariak honako hau adierazi du erabakiaren gainean: "Beste hiru urtez jarraitu ahal izango dut pilota profesionalean hobetzen jarraitzeko. Pozik nago erabakiarekin, eta oso motibatuta, etorkizunari begira".
Artolak datorren astelehenean ekingo dio Binakako Txapelketari, Tolosako Beotibarren, Imaz lagun duela, Laso eta Albisuren aurka jokatzeko.


