Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

5. JARDUNALDIA

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci, Eusko Label Winter Seriesen bosgarren jardunaldian

EITB MEDIA

Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan jokatuko den norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.

  • Eusko Label Winter Series 2025-26

    Eusko Label Winter Series 2025-26

B taldeko Barandika-Basque eta Goixerri-Manci bikoteen txanda izango da, astelehen honetan, Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketan. Ez batak ez besteak ez du orain arte punturik lortu; beraz, gaur izango beste aukera bat.

Goixerrik eta Mancik Urreisti eta Lopez egungo B taldeko egungo liderren aurka galdu zuten lehen jardunaldian; Barandikak eta Basquek ere ezin izan zituzten mendean hartu, hirugarren jardunaldian. 

Bosgarren jardunaldiko partida 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.