Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

22-11 irabazi dio Ezkurdiari

Aimar Olaizola, Nafarroako Lau t'erdiko txapeldun

Goizuetako pilotariak 22-11 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Labrit pilotalekuan jokatu den finala.

1:30

Aimar Olaizola Nafarroako Lau t'erdiko txapeldun izendatu da. Goizuetako pilotariak 22-11 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Labrit pilotalekuan jokatu den finala.

Ezkurdiak sendo ekin dio norgehiagokari eta abantaila lortu du partidako lehen txanpan (2-7). Aimar Olaizolaren erantzuna, ordea, azkar etorri da, eta Goizuetako pilotariak lehia berdintzea lortu du (7-7). Jarraian, parekotasun handiko tantoak jokatu dituzte bi pilotariek.

Norgehiagoka asko parekatu da une batez (11-10 eta 12-11), baina azken txanpan Aimar Olaizola izan da jaun eta jabe. Olaizola II.ak tanto bikainak jokatu ditu, eta Ezkurdia ezinean ibili da partidaren bigarren erdian. Azkenean, Aimar Olaizola nagusitu da, 22-11ko emaitzarekin.