Pilota
Finalerdiak
Altuna eta Urrutikoetxea, Xala eta Berasaluzeren ordez Ama Zurian
Erredakzioa
Amezketako gazteak Lekuineko aurrelariaren tokia beteko du lehenengo finalerdietan. Pablo Berasaluze ere azken momentuan geratu da Torneotik kanpo, eta Urrutikoetxeak ordezkatuko du.
Andre Mari Zuriaren Torneoa baja garrantzitsuekin hasiko da. Altuna III.ak Xala ordezkatuko du. Lapurtarra kontraktura bat du ezker gluteoan. Ezkurdia eta Merino II.aren kontra arituko da, Zubieta atzelariarekin, torneoko lehenengo finalerdian, gaur 22:15etan. Amezketako gazteak ekainaren 24an egin zuen debuta, Eibarko Astelena pilotalekuan, 18 urterekin.
Bigarren finalerdian ere aldaketak egon dira. Pablo Berasaluzek hiru hilabete emango ditu jokatu barik, ezker oinaren bi behatzetan kolpea duelako. Urrutikoetxea arituko da bere ordez, Albisurekin, Olaizola II eta Beroizen aurka. Jaialdia zuzenean emango dute, asteazkenean 22:00etatik aurrera, ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Ama Zuriaren Torneoko finala ere zuzenean emango dute, ostiralean 22:00etatik aurrera, ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Hola amigos de dos a tres meses de baja pic.twitter.com/nTXbqVwIMl
— Berasaluze II (@pberasaluze8) agosto 5, 2014