Pilota
5 t’erdiko Bizkaia Torneoa
Irujok eta Barriolak Aimar eta Aretxabaleta jipoitu dituzte finalean
Agentziak | Erredakzioa
Tanto oso lehiatuak jokatu dituzten arren, urdinak jaun eta jabe izan dira, eta garaipena ziurtatuta izan dute 14 eta 0 aurreratu direnetik.
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak aise gainditu dituzte Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta, 5 t’erdiko Bizkaia Torneoko finalean. 22 eta 8 izan da Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidaren azken emaitza.
Tanto oso lehiatuak jokatu dituzten arren, urdinak jaun eta jabe izan dira, eta garaipena ziurtatuta izan dute 14 eta 0 aurreratu direnetik.
Gorriak egoerari buelta ematen saiatu dira, eta 15 eta 6 hurbiltzea lortu dute, baina aurkarien 7 eta 2ko partzialak aukerarik gabe utzi ditu.