Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Kontratu-berritzea

Bengoetxea VI.ak bi urtez berritu du kontratua Asegarcerekin

Erredakzioa

Oinatz Bengoetxeak ostiral honetan sinatu du bi urterako kontratu-berritzea Asegarce enpresarekin.

  • Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB

    Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB

Oinatz Bengoetxeak bi urtez berritu du kontratua Asegarcerekin. Enpresak ostiral honetan eman du Leitzako pilotariaren kontratu-berritzearen berri bere twitter sare sozialeko profilean.

Bengoetxeak 32 urte ditu, eta aurten Buruz Burukoa irabazi du. Oinatz Bengoetxea bi aldiz izan da Buruz Buruko txapelduna (2008an ta 2017an), Lau t'erdiko txapel bat du (2016), eta Binakako Txapelketa ere behin irabazi du (2015).