Pilota
21-22
San Mateo txapelketa: Landutako garaipena Bengoetxea eta Ruizentzat
Erredakzioa
Titin eta Barriola hartu zituzten mendean Patxi Ruizek txokora egindako dejada bati esker. Laskurainek Zubieta ordezkatuko du astearte honetako neurketan.
Bengoetxea VI eta Patxi Ruizek 21-22ko markagailuarekin hartu duten mendean Titin III eta Barriola bikotea. Partida parekatua izan da eta gorriek garaipena eskuratu dute Ruizek txokora egindako dejada bati esker.
Astearte honetan, Irujo-Pascual Xala eta Aritz Laskurain pilotarien aurka. Azken honek Zubieta lesionatuaren ordez jokatuko du.