Pilota
Partida Gernikan
Zesta puntako txapelketa: Egiguren-Lopezek, porrotik ez
Erredakzioa
Finalerdietarako txartela ziurtatu dute. Bereikua-Felix bikotea ere hurrengo kanporaketan izango da Erkiaga-Alliez 35-34ko markagailuarekin gaindituta.
Egiguren II-Lopez bikoteak ez du porrotik jaso zesta puntako txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Gernikan Beaskoetxea eta Irastorza hartu dituzte mendean (31-35). 31-29 nagusi ziren gorriak, baina azken tantoetan urdinek eskuratu dute garaipena. Hala ere, finalerdietarako sailkatzeko aukera ugari dituzte Beaskoetxea eta Irastorzak. Foronda-Hernandezen aurkako partidan 27 tanto egitearekin nahiko izango dute (ostegunean, 19:00etan).
Bereikua-Felix, markagailuari buelta eta finalerdietan
Bereikua eta Felixek finalerdietarako txartela lortu dute Erkiaga-Alliez bikotea 35-34ko markagailuarekin gaindituta. Galdu arren, Erkiaga-Alliez ere hurrengo kanporaketan izango dira.