Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Jai Alai Winter Series

Olharan-Etcheto bikotea markagailua iraulita heldu da finalerdietara (1-2)

EITB Media

Gernikako Jai Alai frontoian Barandika eta Lekerika gaindituta, finalerdietan daude jada, Erkiaga-Zabala bikotearekin batera.

3:35
Olharan-Etcheto vs Barandika-Lekerika, tantorik onenak

Jai Alai Winter Serieseko 5. jardunaldia jokatu zen bart, eta Gernikako Jai Alai frontoia bete zuten 1.400 zaleek partidaz gozatzeko aukera izan zuten.

A Multzoko azken neurketan, Olharan-Etcheto bikoteak finalerdietarako txartela eskuratu zuen, Barandika eta Lekerika gaindituta (1-2).

Erkiaga-Zabala bikotea sailkatuta zegoen, aurretik jokatutako bi partidak irabazita; Barandikak eta Lekerikak puntu bat zuten, 2-1 (12-15, 15-14 eta 5-3) galdu zutelako; eta Olharanek eta Etchetok ez zuten punturik, 2-0 (12-15 eta 8-15) galdu baitzuten.

Lehen setean, Barandikak eta Lekerikak 15-13 irabazi zuten, baina neurketa guztiz aldatu zen, eta bigarrena Olharan-Etcheto bikoteak irabazi ostean (11-15), berdinketa hausteko hirugarren seta ere irabazi zuten (2-5).

Neurketa guztiak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal dira, 22:30ean hasita.

SAILKAPENA

A MULTZOA

1. ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu

2. OLHARAN-ETCHETO: 3 puntu

3. BARANDIKA-LEKERIKA: 2 puntu

B MULTZOA

1. GOIKOETXEA-AIMAR: 4 puntu

2. BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu

3. ARBE-LOPEZ: 0 puntu

Puntuatzeko modua: 2-0 irabaziz gero, 4 puntu; 2-1 irabaziz gero, 3 puntu; 2-1 galduz gero, 1 puntu; 2-0 galduz gero, 0 puntu.

Jai Alai frontoia

Jai Alai frontoia

EGUTEGIA

ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.

ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.

OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.

GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7

BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.

Otsailak 28: GOIKOTEXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 7: Lehen finalerdia. (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 14: Bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 20: Finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus).