Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Jai Alai Winter Series

Erkiaga-Zabala bikotea finalerdietan da jada

EITB Media

Olharanek eta Etchetok debuta egin duten partidan, bi setetan hartu dituzte mendean, Gernikako Jai Alai frontoia jendez gainezka zegoela.

1:03
Erkiaga: ''Guk gure partida egin dugu''

Bart Jai Alai Winter Series zesta-punta txapelketako beste jardunaldi bat jokatu zen Gernikako Jai Alai frontoian.

A Multzoan, Jean Olharan eta Nicolas Etcheto pilotariek osatzen duten bikoteak (txapelketa irabazteko hautagai nagusia, apustuen arabera) debuta egin zuen txapelketa honetan, baina espero baino okerrago aritu ziren.

Lehen jardunaldian garaipena lortu zuten Aritz Erkiaga "Artista" eta Jon Zabala "Bullet" izan zituzten aurrean, eta 12-15 eta 8-15 galdu zuten, bi setetan. Ondorioz, irabazleek finalerdietarako txartela lortu zuten.

Lehen setean, joko bikaina ikusi zen, baina bigarrenean Olharanek ez zuen asmatu, eta Erkiagak aise bideratu zuen. A multzoan, finalerdietarako bigarren txartela hilaren 21ean izango dute jokoan Barandika-Lekerika eta Olharan-Etcheto bikoteek.

Hurrengo partida astelehenean jokatuko dute B multzoko bikoteek: Goikoetxea eta Aimar Beaskoetxearen eta Aldazabalen aurka arituko dira.

EMAITZA

1. seta: 2-0, 2-1, 5-1, 5-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-8, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12 eta 12-15.

2. seta: 0-1, 1-1, 2-3, 2-5, 4-5, 4-9, 6-9, 6-13, 7-13, 7-14 eta 8-15.

Zabala

Zabala

SAILKAPENA


A MULTZOA

1. ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu

2. BARANDIKA-LEKERIKA: 1 puntu

3. OLHARAN-ETCHETO: 0 puntu

B MULTZOA

1. BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu

2. ARBE-LOPEZ: 0 puntu

3. GOIKOETXEA-AIMAR: 0 puntu (jokatu gabe)

Puntuatzeko modua: 2-0 irabaziz gero, 4 puntu; 2-1 irabaziz gero, 3 puntu; 2-1 galduz gero, 1 puntu; 2-0 galduz gero, 0 puntu.

EGUTEGIA

ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.

ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.

OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.

Otsailak 14: GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Otsailak 21: BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Otsailak 28: GOIKOTEXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 7: Lehen finalerdia. (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 14: Bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 20: Finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus).