Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Buruz burukoa

Salgai daude jada 2022ko Buruz Buruko finalerako sarrerak

I. G. | EITB MEDIA

Nafarroak maiatzaren 29an hartuko du lehen aldiz Buruz Buruko Pilota Txapelketako finala Nafarroa Arenan.

  • Piloten aukeraketa bat

    Piloten aukeraketa bat. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Maiatzaren 29rako aurreikusita dagoen 2022 Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak salgai daude jada.

Nafarroak lehen aldiz hartuko du Buruz Buruko Pilota Txapelketako finala Nafarroa Arenan.

Guztira, gizonezkoen lau pilota partida jokatuko dira Arenan 2022an. Buruz buruko finala 2022ko maiatzaren 29an izango da, LEPM Masterreko bi finalerdiak irailaren 30ean, eta finala 2022ko urriaren 2an.

Sarrera merkeenek 40 euro balio dute (goiko erreboteko azken lerroan daude), eta garestienak, aldiz, kantxako butakakoak dira; azken horiek 120 euroko prezioa dute.