Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

BERRITZEA

Mariezkurrenak Baikorekin zuen kontratua luzatu du

A. A. | EITB MEDIA

Berriozarko atzelariak beste lau urtez jarraituko du talde bilbotarrean, 2026ko amaierara arte, hain zuzen ere.

  • Jon Mariezkurrena.

    Jon Mariezkurrena. Argazkia: EITB Media

Jon Mariezkurrenak Baikon jokatzen jarraituko beste lau urtez. Hala iragarri du Bilboko enpresak astelehen honetan. Horrela, akordio berriak 2026ko abenduaren 31ra arte lotuko ditu bi alderdiak.

Baikok argitaratutako oharrean, Berriozarko atzelariak adierazi duenez, "bi aldeak oso azkar iritsi gara akordiora, eta ilusioz beteta nago etapa berri honekin". Etorkizunera begira, Mariezkurrenak dituen "gabeziak hobetzen joateko" asmoa azaldu du.

Uda parteko txapelketetan maila bikaina erakutsi ostean (CaixaBank Masters txapelketa eta Donostia Hiria, Aste Nagusia, Bizkaia eta San Fermin torneoak bereganatu zituen), Berriozarko atzelaria Binakako Txapelketan murgilduta dago. Bertan, Peña II.arekin batera, sailkapeneko lehen postuan dago kokatuta une honetan, bi garaipen lortu baitituzte beste horrenbeste partidatan. Ostegun honetan, Laso eta Imaz iazko Binakako finalisten aurka jokatuko dute Bergaran.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Pilota