Pilota
San Fermin txapelketa
Bengoetxea-Begino bikotea, finalera
Erredakzioa
Olaizola II.a eta Apraizen aurka nagusitu dira (18-22). Ostegun honetan berdinketa hirukoitza eman daiteke eta finalerako sailkatuko den bigarren bikotea zozketaren bidez erabaki dezakete.
-
Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EITB
Oinatz Bengoetxeak eta Aritz Beginok San Fermin txapelketako finalerako txartela lortu dute Aimar Olaizola-Alexis Apraiz bikotea 18-22 gaindituta.
Ostegun honetan elkarren aurka jokatuko dute Irujo-Merino II eta Xala-Zubieta bikoteek (zuzenean eta eitb.com-en eta ETB-1en, 22:15etik aurrera) eta berdinketa hirukoitza eman daiteke.
Xala-Zubieta, Irujo-Merino II eta Berasaluze VIII-Albisu bikoteen arteko berdinketa, Irujok eta Merinok 22-14ko markagailuarekin irabazten badute emango da. Kasu horretan, zozketa publikoa egingo lukete.