Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

ZESTA-PUNTA

Xabi Barandikak denboraldi osoa galduko du, hautsita baitu eskuin belauneko lotailu gurutzatua

EITB MEDIA

Abuztuaren 2an egin diote bigarren erresonantzia, eta, lesioa baieztatu denez, epe luzez egongo da jokatu ezinda. Ebakuntza egingo diote abuztuaren 22an.

  • Xabi Barandika. Argazkia: EITB Media

    Xabi Barandika. Argazkia: EITB Media

Xabi Barandika puntista gernikarrak hautsita du eskuin belauneko lotailu gurutzatua, abuztuaren 2an egindako proben emaitzek baieztatu dutenez, eta, ondorioz, jokatu ezinda egongo da denbora luzez. Gernika-Lumokoari ebakuntza egingo diote abuztuaren 22an.

Barandika baja izan zen uztailaren 28an, bere herrian, Jon Zabalarekin batera Goikoetxea eta Manzi bikotearen aurka jokatu behar zuen partidan. Osasun-proben arabera, baja luzea izango da, sei eta bederatzi hilabete bitartekoa.

Barandika puntista nabarmenetako bat izan da azken denboraldian, baina lesioaren ondorioz denboraldi osoa galduko du.