Pilota
Asteazkenean, 22:50ean
Andre Mari Zuriko Txapelketaren finala, zuzenean eitb.com-en
Erredakzioa
Asteazkenen honetan, ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute Irujo-Zabaleta bikoteak eta Bengoetxea VI-Begino bikoteak jokatuko duten partida. Barriola baja da eskuetako minagatik.
-
Irujo eta Zabaleta finalean ariko dira Bengoexea VI-Begino bikotearen aurka. Barriola baja da. Argazkia: EITB
Asteazken honetan jokatuko da Andre Mari Zuriko Txapelketaren finala. Irujok eta Zabaletak indarrak neurtuko dituzte Oinatz Bengoetxearen eta Aritz Beginoren aurka. Abel Barriolak ez du finala jokatuko, baja izango da eskuak minduta baititu.
Irujok eta Barriolak astelehenean gainditu zituzten txapelketako finalerdietan Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz 20-22ko emaitzarekin.
Jaialdia 22:50ean hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.