Itxi

Bilbao Basket

Asteazkenean, 20:30ean

Bilbao Basketek porrotik ezagutu gabe jarraitu nahi du Eurokopan

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilek ziurtatuta dute B multzoko lehenengo postua, eta teknikari greziarrak minutu gutxien jokatzen dituzten jokalariei abagune ederra emango die.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek etxeko lanak egin ditu Eurokopan aurreko jardunaldian Buducnosten aurka B multzoko lehenengo postua ziurtatuta, eta asteazkenean, Bizkaiko taldeak Belgacom Spirou hartuko du Miribillan. Honela, Fotis Katsikari prestatzaileak, minutu gutxien jokatzen dituzten jokalariei aukera ona emango die Bilbao Basketek urte bukaera gogorra izango baitu Endesa Ligan.

Endesa Ligako azkeneko jardunaldian, Cajasolek garaipena lortu zuen Miribillan, eta Katsikarisen mutilek bolada onari jarraipena emateko garaipena eskuratu behar dute. Denboraldi honetan, Bilbao Arenan jaso duten aurreneko porrota izan da, eta Sevillako taldearen aurkako neurketa ahazteko aukera izango dute Spirouren kontra. Mamadou Sambek, Sergiok eta Pilepicek miutu asko jokatzeko abagunea izan dezakete.

Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB-1en eta eitb.com-en, asteazkenean 20:30etik aurrera.