Bilbao Basket
Eurocup
Uxue Bilbao Basketek Rigan irabazi behar du aukera gehiago ez galtzeko
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen ahotan, "ongi defendatzea eta neurketako erritmoa kontrolatzea garrantzitsua izango da, Rigak abiadura handiarekin jokatzen duelako eta kanpoko jaurtiketak menperatzen dituelako".
-
Argazkia: EFE
Uxue Bilbao Basket Letoniara abiatu da gaur. Asteartean VEF Rigari irabazi behar diote bizkaitarrek (Arena Riga, 18:30ean), Eurocupeko final-laurdenetarako sailkapena lortzeko aukera gehiagorik ez galtzeko. Izan ere, Last 16ko lehen jardunaldian CEZ Nymburken kontra porrot egin eta gero bilbotarrek ezin dute gehiago barkatu.
Porrot (83-85) horrek Bilboko taldea Last 16ko gainerako partidak irabaztera behartzen du; izan ere, Txekiar Errepublikako taldea J Multzoko ahulenetakoa zen teorian. Bestela Eurocupen aurrera egiteko zailtasunak izan ditzake Uxuek.
Hala ere, Eurocuparen ligaxkako bigarren norgehiagoka bilbotarrentzat erraza izango ez dela ematen du. Letoniako taldea Valentzian ezustekoa emateko zorian izan zen, Last 16ko lehen jardunaldian.
Katsikaris
Earl Rowland amerikarra (21 puntu, 9 asistentzia eta 9 falta jaso zituen 30 minututan) letoniarren jokalaririk onena izan zen neurketa horretan. Fotis Katsikarisen hitzetan, "ongi defendatzea eta neurketako erritmoa kontrolatzea garrantzitsua izango da, Rigak abiadura handiarekin jokatzen duelako eta kanpoko jaurtiketak menperatzen dituelako".
"Rigak aurkarien hutsegiteak ongi aprobetxatzen ditu kontraerasora azkar ateratzeko, eta partida bakoitzeko 25 puntu lortzen ditu kontraerasoan", goraipatu du Uxue Bilbao Basketeko entrenatzaileak. Bere taldeak "bihar irabazi" behar duela argi du Katsikarisek.