Bilbao Basket
Igandean, 12:15ean
Bilbao Basketek laugarren postuan sendo jarraitu nahi du
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen mutilek Unicajaren aurka jokatuko dute Martin Carpenan, baina burua astearteko norgehiagokan jarrita izango dute.
Uxue Bilbao Basketek partida garrantzitsua jokatuko du Malagaren aurka Martin Carpenan (12:15ean), Bizkaiko taldeak laugarren postuan sendo jarraitzeko garaipena eskuratu beharko baitu. Hala ere, Bilboko taldeak asteartean hil edo biziko neurketa jokatuko du Ulm Ratiopharmen aurka.
Fotis Katsikarisek argi esan du Eurokopako neurketa Endesa Ligakoa baino garrantzitsuagoa dela, baina Malagan erritmo onean jarraitzeko abagunea izango du taldeak.
Bilbao Basket laugarren sailkatua da, Real Madril, Caja Laboral eta Bartzelona indartsuen atzetik, eta postuari gogor eutsi nahi dio. Joventuten eta Lagun Aroren kontra garaipen oso garrantzitsuak eskuratu ditu, baina Unicajak maila handiagoa du.
Raul Lopez kataluniarra lesionatuta dago, eta Roger Grimauk eta Nikos Zisisek minutu gehiago jokatu beharko dituzte. Hala ere, Lamont Hamilton sendatu egin da, eta estatubatuarra Malagan jokatzeko prest egongo da.