Bilbao Basket
Eurokopa
Katsikaris: 'Pazientziarekin jokatu beharko dugu'
Erredakzioa
Greziako teknikariak buruarekin jokatu eta kontzentrazioa partida osoan mantendu beharko dutela adierazi du. Gainera, Ratiopharm Ulmek erasoan duen indarra azpimarratu du.
-
Fotis Katsikaris. Argazkia: EiTB
Fotis Katsikaris Uxue Bilbao Basketeko prestatzaileak eta Alex Mumbru kapitainak, Alemanian "pazientziarekin" jokatu beharko dutela azpimarratu dute. Ratiopharm Ulm talde "borrokalaria" dela esan dute, eta Eurokopako final-laurdenetan aurrera egiteko guztia eman beharko dutela onartu dute.
"Hasieratik pazientzia eduki beharko dugu, partidan azkar eta ondo sartzeko, eta jokoa defentsatik hasita kontrolatzeko. Erasoan, Malagan baino hobeto egotea espero dugu", esan du entrenatzaile greziarrak.
"Kanporaketak bi zati izango ditu, 80 minutuko partida bat izango balitz bezala", azaldu du Katsikarisek. Uxueko teknikariaren ustez, "kontzentrazioa, esfortzua, baloiak borrokatzea, eta batez ere buruarekin jokatzea dira gakoak".