Itxi

Bilbao Basket

Igandean

Laugarren postua berreskuratu nahi du Uxuek Fuenlabradari irabazita

Erredakzioa

Eurocupeko finala alde batera utzi behar dute Katsikariesen gizonek, Endesa Ligan buru-belarri sartzeko. Roger Grimau jokatzeko moduan da baina Rakovicen inguruan zalantzak daude.

  • Bilbotarrek iragan astean galdutako laugarren postua berreskuratu nahi dute. Efe.

    Bilbotarrek iragan astean galdutako laugarren postua berreskuratu nahi dute. Efe.

Uxue Bilbao Basketek Mad-Croc Fuenlabrada hartuko du, asteazkenean Eurocupeko finalerako sailkapena lortu ostean. Bilbotarrek ligan buru-belarri sartu behar dute berriro, iragan astean galdutako laugarren postua berreskuratzeko.

Bizkaitarrek Manresa azken sailkatuaren kontrako partida galdu zuten, eta, ondorioz, laugarren postu hori Valentzia Basket taldeak kendu zion. Burua hiru egun geroago Budivelniken kontra jokatu behar zuten kanporaketan zutela jokatu zuten Manresaren aurkako partida, eta horrek eragina izan zuen bizkaitarren jokoan.

Finalerako sailkapena lortuta, Fotis Katsikaris entrenatzaileak bere gizonen 'txip'a aldatu behar du Bartzelonaren, Valentziaren eta Kanariaren partidak irabazteko.

Charleroiko final handia bi aste barru iritsi bitartean, Uxueren helburua Fuenlabradari eta UCAM Murtziari irabaztea da, Belgikako finalera sasoi betean iristeko.

Katsikaris greziarra Roger Grimau jokalaria erabili ahal izango du, Budivelken aurkako partidan jokatzera bueltatu ostean. Hala ere, Milovan Rakovicen parte-hartzea zalantzan dago.