Bilbao Basket
Larunbatean, Cajasolen aurka
Laugarren bukatu nahi du Uxue Bilbao Basketek
Erredakzioa
Vasileiadisek bi aste emango ditu geldirik hezur-hematoma baten ondorioz. Moerman, Rakovic eta Grimau Sevillan izango dira, baina aurreneko biek minarekin jarraitzen dute.
-
Uxue Bilbao Basketek Cajasoli egingo dio bisita. Argazkia: EFE
Uxue Bilbao Basketek laugarren postuan bukatu nahi du Endesa Ligako fase erregularra. Larunbat honetan (19:30ean) Cajasoli egingo dio bisita, eta garaipena lortzea du helburu. Laugarren postuak kantxa faktorea emango lioki Fotis Katsikarisen taldeari titulurako playoffetan.
Laboral Kutxaren aurka porrota jaso eta gero, sailkapen nagusiko bosgarren postuan kokatu da Uxue, Valentzia Basketek baino garaipen bat gutxiagorekin. Astebete barru Valentzia hartuko dute bizkaitarrek Bilbao Arenan.
Katsikaris entrenatzaileak baja garrantzitsuak ditu neurketa honetarako. Vasileiadisek bi aste emango ditu geldirik hezur-hematoma baten ondorioz. Moerman, Rakovic eta Grimau Sevillan izango dira, baina aurreneko biek minarekin jarraitzen dute.