Itxi

Bilbao Basket

BECen

Bilbao Basket-Philadelphia partidarako sarrerak, ostiralean salgai

Erredakzioa

NBAko taldeak BECen jokatuko duen neurketarako sarrerak maiatzaren 17an jarriko dira salgai eta prezioak 28 euro eta 120 euro artekoak izango dira.

1:09

Bilbo, 2013ko maiatzaren 15a. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBVAren arteko akordioari esker antolatu den NBAko partidurako 15.271 sarrerak datorren ostiralean jarriko dira salgai, maiatzaren 17an, Ticketmaster-en, Carrefour-en, FNACen eta Viajes Halcón-en, 12:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 28 € eta 120 € artekoa izango da. BECekoa NBAk denboraldiaurrean mundu osoan jokatuko dituen zortzi partiduetako bat da, eta Bilbo eta Bizkaia egoitza izango dituen lehenengoa.

Laster emango da ezagutzera partiduarekin lotuta egingo diren eta NBAk Bizkaian eskainiko duen ikuskizun handia osatuko duten jardueren programa; izan ere, ekitaldi hau norgehiagokan izango diren pertsonek ez ezik Bilboko hainbat tokitan egingo diren erakusketa eta lehiaketetara hurbiltzen diren guztiek ere gozatzeko dago pentsatuta. Ikuskizun hau BBVAk, NBAk, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2011ko urtarrilean sinatu zuten hitzarmenari esker antolatu da. Hitzarmena Bilbao-Bizkaia markak nazioartean duen proiekzioa eta hiriaren erakargarritasun turistikoa Estatu Batuetan nahiz Europan bultzatzeko sinatu zen.