Itxi

Bilbao Basket

Igandean, 12:00etan

Sailkapenean aurrerapausoa emateko derbi garrantzitsua, Miribillan

Erredakzioa

Bilbao Basketek ligako azkeneko hiru partidak irabazi ditu, eta Last32rako txartela eskuratu du. Baskoniak Top 16a jokatuko du, Euroligan, baina ligan asko hobetu behar du.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek eta Laboral Kutxa Baskoniak derbi oso garrantzitsua jokatuko dute Miribillan (12:00etan, zuzenean EiTB.com-en eta ETB1en). Bi taldeak sasoi oso onean daude. Bilboko taldeak hiru garaipen jarraian daramatza Endesa Ligan, eta iragan asteazkenean Eurokopako Last 32rako txartela lortu zuen. Scarioloren gizonak Euroligako Top 16an daude, eta azkenengo neurketan aise gainditu zuten Lokomotiv Kuban.

Rafa Pueyoren gizonek aurrerapauso handia eman dute ligan, Valladolid, Estudiantes, eta Cajasol gainditu ondoren. Sailkapeneko seigarren postua garaipena bakarrera dute, baina horretarako Baskonia bai ala bai gainditu beharko dute.

Laboral Kutxak bost garaipen eta bost porrot ditu, eta Errege Kopa jokatzeko garaipena lortu beharko du Miribillako kantxan. Gasteizko taldeak Bilbon jokatu dituen hamaika partidetatik zortzi irabazi ditu, eta Scarioloren gizonek boladarekin jarraitzeko asmoa dute.

Miribillako Bilbao Arenako 10.000 eserlekuak bete egingo dira, eta giro ederra espero da, lehia handiko euskal derbian.