Itxi

Bilbao Basket

Egoera larria

Bilbao Basketek 1,5 milioi euro behar ditu, jokalariei ordaintzeko

Erredakzioa

Gorka Arrindak egoera larrian daudela onartu egin du, eta jokalariei eta hornitzaileei ordaintzeko 1,5 milioi euro beharko dituztela azaldu du.

1:00

Bilbao Basketek 1,5 miliou euro behar dituela adierazi du gaur, jokalarien soldata eta hornitzaileei ordaintzeko. "Egoera oso larria da taldearen diruzaintzan, eta erabaki bat hartzeko bi hilabeteko epea hartuko dugu", esan du Gorka Arrinda taldeko akziodun nagusiak.

Bilbao Arenan, taldearen Batzar Nagusia egin dute gaur, eta bertan, taldeak bizi duen egoera larria azaldu dute.

"Ogasunareki  ez dugu zorrik, baina ezin izango ditugu jokalarien soldata ordaindu datorren hilabetean", esan du Arrindak. Akziodun nagusiaren iritziz, babesle bat aurkitzea da edota entitate batek do enpresari batek akzioak erostea da konponbidea.

Batzar Nagusian 2012-2013 denboraldiko aurrekontuak onartu dituzte (358 euroko galera). Hala ere, 2013-2014 denboraldiko aurrekontuak ez dira aurkeztu, taldea egoera larrian baitago.

Gorka Arrindak esfortzu handia egin dutela adierazi du, aurrekontua ia % 50ean jaitsi baita (5 milioi eta erdi). Bost milioi eta erdi horietatik, 3.700.000 euro, jokalarien soldatak ordaintzeko da.