Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa, gaur, 18:00etan

Bilbao Basketek agur esango dio Europari Atenasen

Erredakzioa

Rafa Pueyok "adorea" eta "norberarekiko estimua" aipatu ditu "garaipenaren bila ateratzeko", nahiz eta hurrengo faserako sailkatzeko aukerarik izan ez.

  • Bilbao Basketek ez du sailkatzeko inolako aukerarik. Efe.

    Bilbao Basketek ez du sailkatzeko inolako aukerarik. Efe.

Bilbao Basketek agur esango dio Eurokopari Atenasen, Panioniosen aurka jokatuta. Greziarrek ere, bilbotarrek bezala, ez dute hurrengo faserako sailkatzeko inolako aukerarik, Nizhny Novgorod eta Izar Gorria izan baitira final-zortzirenetarako sailkatzea lortu duten bi taldeak. Partida gaur jokatuko dute (zuzenean, 18:00etan).

Egungo azpitxapeldunek amaiera tristea eman diote Eurokopari, lehiaketa sasoiko hasi ostean. Lau partida jarraian irabazi zituzten beltzeko gizonek, baina gero behera egin zuten nabarmen eta iragan astean sailkatzeko aukera guztiak galdu zituzten Izar Gorriaren aurka Miribillan galduta.

Taldearen etorkizuna argitzeke jarraitzen duen arren, Rafa Pueyo eta bere gizonak Endesa Ligan buru belarri sartuta daude, gora egin eta fase erregularra plan offetan amaitzeko asmoz.

Hala ere, entrenatzaileak argi utzi du Europan jarraitzeko aukerarik izan ez arren "zenbait gauza" oraindik jokoan daudela.

"Adorea" eta "norberarekiko estimua" aipatu ditu Pueyok "garaipenaren bila ateratzeko" asmoa dutela azpimarratu duenean.

Hala ere, Bilbao Basketen entrenatzaileak onartu egin du buruarekin jokatu behar dutela, igandean Gipuzkoa Basketen kontrako derbia dutelako Miribillan.